Batetik sartu eta bestetik atera, ustekabe ederrak hartu ditu gaur ere Axeri Dantzara inguratu denak. Gutxi izan dira bizkarrean ´igurtziren´ bat gabe joandakoak. Dezenteko berotua hartutakoak ere izan dira, Riojanos tabernan zeudenak adibidez. ´Mele´ inprobisatua ere jarri diete Axeri Dantzako kideei, baina errugbilaririk abilenak bezala gainditu dute. Espero bezala, gaurko eguna jendetsua izaten da urtero Axeri Dantzan, eta goizean ´pintxo-pintxo´ jantzitakoak, eta gaua luzatzetik zetoztenek, kaleak bete dituzte.