Julen Goikoetxea eta Ekaitz Cisneros, abilenak.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 26a, 02:00

Miguel Olloren omenezko 45garren Karabina tiraldia jokatu berri da Txantxangorri elkartean. 31 neska-mutilek hartu dute parte, 8-16 urte bitartekoak eta 25 pasa ziren finalera. Guztietan onena Ekaitz Cisneros izan zen ,83 punturekin. Adina kontuan izanda, 13 urte bitarteko hiru onenak Julen Goikoetxea, Axier Iztueta eta Anartz Artola izan ziren; eta 16 urte bitartekoak: Ekaitz Cisneros, Urko Bereziartua eta Eneko Dasilva. Zozketan, Esnaleko errege-roskoa Axier Iztuetak irabazi zuen eta Adarragako milhojasa, Richard Goyak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!