Probintzia eta elkarte mailako tiraldia jokatu zen ekainaren 16an, pitxon-kolonbaire estilokoa. San Joanen aitzakira jokatzen da Hernani Saria, aurten, Urnietan. Gipuzkoako tiraldian 80 ehiztarik hartu zuten parte eta Hernanikoan 32k; guztiak kontuan izanda, 10 ehiztarik lortu zuten, plenoa, hau da, 3tik 3 botatzea. Gipuzkoako tiraldiko onena Urtzi Oiarbide izan zen; atzetik, Mikel Jauregi eta Manu Loinaz geratu ziren. Elkarte mailan berriz, Manu Loinaz izan zen abilena; bigarren Oscar Redondo geratu zen eta hirugarren Ivan Lasa Loinaz. Argazkian, Manu Loinaz eta Ivan Lasa Loinaz, osaba-ilobak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!