Xalaparta txarangak girotu zuen, zezen suzkoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 26a, 02:00

Zezen suzkoaren irteera izaten da San Joan eguneko ekitaldi izarretako bat. Asko dira Zinkoeneara gertura­tzen direnak, ikuskizunaz gozatzera. Aurten, Xalaparta txarangako kideak arduratu dira, bertaratutakoak dantzan jartzeaz. Gaur ere izango dira txarangak herriko kaleak girotzen: Santa Barabara txarangako kideak goizeko 11:00etan aterako dira; eta gauerdia pasata, 00:00ak aldera, Nekaezinak txaranga ibiliko da kaleetan gora eta behera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!