Kolore biziek, musika doinu alaiek, elkarrekin ondo pasatzeko gogoak... girotzen ditu ekainaren 25ero, Hernaniko kaleak. Koadrilek urteko zita izaten dute eta aitzakiarik ez da behar izaten, festa giroan murgiltzeko. Edan eta lo koadrilak egin zuen atzo brindisa, eta piztu zuen Koadrila Eguneko festa. Kalean gora eta behera ibili ziren, txarangen atzetik, eguerdi eta arratsaldean. Bazkariak Tilosetan, jatetxeetan, soziaedadeetan, tabernetan eta lokaletan egin zizuzten... lekua izan zen gutxienekoa Eta arratsaldea, poteoak markatu zuen, giroa. Festa ordu txikietara arte luzatu zutenak, asko izan ziren atzokoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!