Axeri Dantzako kideek gogotik
astindu zituzten maskuriak atzo, San Joanetako bigarren Axeri Dantzan. Ohi bezala, Bandako kideek jarri zuten musika eta maskuriek zarata. Plazan hasi, eta Kaxkoan barrena ibili ziren herritarren bizkarrak astintzen. Geldiuneak ere izan zituzten, Axeriak herritarrak dantzatzera atera zitzan. Axeri Dantzak gaur eta bihar izango du jarraipena. Ordu berean aterako dira, goizeko 09:00etan, Plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!