Plazan hasi zen Koadrilen festa atzo. Edan eta lo koadrilak egin zuen brindisa eta festak ez zuen etenik izan, gaueko ordu txikiak arte. Taulagainera igo ziren, eta eskerrak eman eta herritarrak animatu ostean, hain hernaniarra den sagardoarekin egin zuten brindisa. Kaxkoko kaleetara pasa zen festa, ondoren: txarangen atzetik ibili ziren asko, eta koadrilaren izenak dioen moduan, edaten edo poteatzen, gehienak. Bapo bazkaldu eta gero, lotarako atseden askorik gabe, festa giroan murgildu ziren arratsaldean ere, koadrilak. Afalordurako erretiratu ziren batzuk, baina askok festarekin jarraitu zuten ordu txikiak arte. Izan ere, lotarako denbora badago, ekainaren 27a eta gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!