Ekainaren 8-9ko asteburuan Jiu Jitsu gradu azterketak izan ziren Tolosan eta bertan, Hernaniko Juma elkarteko hiru lagun izan ziren. C.N. 1 DANeko azterketara aurkeztu ziren Jesus Inclan Fernandez, Ekaitz Korbella Arabiatorre eta Mario Torres Lebrero, eta hiruek gainditu zuten. Bikain egin zituzten lanak eta gerriko beltzarekin itzuli ziren etxera. JUMA klubak hiru kirolariak zoriondu nahi ditu, lortutako arrakastagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!