udan euskera ikasten edo praktikatzen jarraitu nahi dutenek ez dute aitzakiarik. AEK euskaltegian aukera zabala dute, bakoitzak bere beharren arabera, ikastaro edo metodo ezberdinak aukeratu baititzake.
Autoikaskuntza, EGA edo HABE azterketei begira
Urrian EGA edo HABE azterketetara aurkeztu nahi dutenek, aukera dute, Autoikaskuntza sistema bidez, ariketak eta abar lantzeko. Astean behin klasera etorri eta lanak etxean egiteko aukera ematen du Autoikaskuntza metodoak. Tutorearekin astero elkartzeko aukera ere badu ikasleak, ikas-prozesuaren jarraipena egiteko. Sistema malgua da, hau da, ordutegia ikasleen araberakoa da.
Azterketak lantzeko taldeak
Azterketak taldeka landu nahi dituztenek ere, badute aukera AEKn. Taldeak sortuko baitira, udaran ere.
Euskera praktikatzeko, mintzamena
Ikasturtean zehar ikasitako euskera mantendu edo praktikatu nahi dutenentzat, mintzamen taldea sortuko dute AEKn, udan.
Bestelakoak
Bestelako propospamenen bat dutenentzat edota idazmena landu edo intentsiboak nahi dituztenentzat ere izango da aukera, AEK euskaltegian.
Izen ematea, zabalik
Informazio gehiagorako edo izena emateko: hernani@ aek.org, astigarraga@aek.org, 607 592 864 edo 607 610 687. Ikasleek Udalean dirulaguntza jasotzeko aukera dute