Punta puntako lau bertsolari, Plazako taulagainean

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 26a, 02:00

gutxi izango dira bertso­la­ritza gustatu eta gaurko hitzordura huts egingo du­tenak. Elur Txorik urtero antolatzen du bertso jaial­dia Plazan, eta eguraldiak laguntzen duenean, bete-bete egiten da. Gaur gai­nera, Euskal Herriko bi txa­peldun eta etorkizun haundiko beste bi bertsolari izango dira, duten onena emateko prest: Andoni Egaña, Maia­len Lujanbio, Agin Rezola eta Unai Mu­ñoa. Saioa arra­tsaldeko 19:30etan hasiko da, eta gai jartzaile lanean Gorka Tolosa ariko da.

Herri kirolak, baserritarrentzat
Baserritarrentzako ekital­die­taz ere Elur Txori ar­du­ratu da. Beste ur­tebetez, In­txarburu herna­nia­rraren eta Telleria lasartearraren idi pareak ariko dira, De­man, 11:30etan, Plazan. Fes­tak Tilosetan izango du jarrai­pena, 12:30etan. Aitzol Atutxa II eta Joseba Otaegi ariko dira, zein baino zein, aizkoran. Tartean, harri j­aso­tzen, erakustaldia eman­go du Iñaki Perurenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!