Festetako egun haundia dute gaur, erakustaldi, txapelketa eta luntxarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 26a, 02:00

2013ko San Joanak gogotik bizitzen ari dira Goiz Eguz­kiko kideak. Festen hasiera eki­taldiko protago­nistak izan dira aurten. 40 urte bete ditu elkarteak eta egindako lanaren esker onez, txu­pinazoa bota dute.

Ekainaren 26a berezietan bereziena
Egunez egun bizi dituzte festak, baina urtero, badute bat, berezia izaten dena: ekainaren 26a. Urte osoan ikasitako gimnasia mugi­men­duekin erakus­taldia egi­­ten dute bazkideek; gaur­koa, goizeko 10:00etan izan­go da, elkartean bertan.
Ondoren, Toka, Igel, Bote  eta Dardo txapelketa jo­katuko dituzte. Eta buka­tzean, onenentzat, sariak banatuko dituzte.
Goiza bukatzeko, luntx eder baten bueltan elkar­tuko dira bazkide guztiak, Goiz Eguzkiko egoitzan bertan.

Bandera, igo
Festak hasi bezala, bukatu ere, Goiz Eguzkiko kideen es­kutik bukatuko dira. Bandera bihar jaitsiko dute, gauerdiko 00:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!