Hernaniko armarriaren eta banderaren historia:

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 26a, 02:00

Konpartsak herriko ban­deraren jatorria aztertu eta argitaratu du liburuxka batean. Bertan esaten de­nez, ez dago Hernaniko banderaren itxurari bu­ruzko informaziorik. Uda­letxean zintzilik dagoen bandera omen da dagoen informazio bakarra, hau da, kolore arrosako gu­rutzea duen bandera zuria.

Borgainako gurutzea, erdian

Diotenez, zapi zuriaren erdian dagoen gurutzea Borgoinako (Frantziako eskualde bat) gurutzea da. Hau San Andreseko guru­tzearen errepresentazio bat da, eta gurutzea osa­tzen duten bi enborren mutur bakoitzean kora­piloak  dauzka, Herna­nikoak bezelaxe.
Ehun Urteko Gerran (Frantzia eta Ingala­terra­ren artean, 1337-1453) Frantziaren ikurra izan zen bandera hori, Bor­goinako dinastia zelako erreinuko buru. Baina kasu honetan gurutzea gorria zen. Felipe I.a (frantsesa) Gaztelako Juanarekin (Juana Eroa) ezkondu zenean sartu omen zen Gaztelako erreinuan ikurra. Bandera hau 1525ean Pavia-ko ba­tailan erabili omen zen. Bertan hartu omen zuen parte Juan de Urbieta hernaniarrak, eta batzuek esaten dute egon daite­keela lotura Hernaniko ikurrean Borgoñako gu­rutzea agertzearekin. Beti dago, ordea, zalantza, Hernanikoa ez baita gorria orain behintzat, nahiz eta kolorearena ere ez oso garbi egon.
Karlistek eta tradizio­nalistek ere ibili omen zuten gurutze gorria ikur bezela garai batean, eta honekin ere zalantzak egon dira, ea ikur karlista bat zen banderakoa… Badirudi, ordea, karlistek beren ikur moduan hartu aurrekoa dela Hernaniko bandera, hauek Gerra Zibilaren atarian hartu baitzuten beren ikurtzat Borgoñako gurutzea.

Armarriaren historia ere, liburuxkan
Armarriaren historia ere landu du liburuxkan San Joan Konpartsak. Ar­marriak herriko udaletxea irudikatzen omen du, eta 1625ean Lope Martinez de Isastik egindako aipamen bat azaltzen da liburuan. Bertan esaten da, nola kolore berde baten gainean agertzen den erdian zilarrezko gaztelu bat, urrezko bi lehoiek alde banatatik eusten dioten bitartean. Armarrietan koloreek duten garrantzia aipatzen da liburuxkan. 1990ean Antton Agirre Sorondok Hernaniko ar­ma­rriari buruz egindako lan bat ere aipatzen da, eta bukatzeko 2008an Udalak egin zuen armarriaren aldaketa gogoratzen dut
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!