Konpartsaren historiaz eta lanaz detaile batzuk:

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 26a, 02:00

Kontatu pixka bat Konpartsaren sorrera.
Bueno, hasieran inauterie­tan atera ginen bi urtez San Juanen aurretik. Halere, Konpartsaren jatorria urte batzuk lehenagotik dator. Hasiera haietan, Pili Luja­n­biok eta bere kuadrilak atera zuten Inude eta Ar­tzaiak. Parte hartu genuen bai horretan, baita segidan egin ziren Aurresku Zaha­rrean eta Lorezainetan ere. Horren ondoren uzteko asmoa zuten, eta pena ematen zigunez, horri jarraipena emateko mugitu genuen jendea. Hortik sortu zen San Juan Konpartsa.

Nola prestatzen duzue Konpartsa?

Lehenengo, asanblada batean elkartzen gara eta hor erabakitzen dugu zein izango den hurrengo gaia. Herriko taldeek ere egiten dituzte proposamenak. Lehengo urtean, adibidez, Nabarraldekoek eskatu ziguten Nafarroako Konkis­taren 500.urteurrenaren inguruan egiteko.
Gaia aukeratu ondoren dator galdera: Baina zein historia dago horren atzean? Hernaniko Udal Artxiboko langilea den Jesus Mari Gomez Txusok, Donostiako Antton Agirre Sorondo historialariak etab. lagundu izan digute historia hori berreskuratzen, herri­tarrei ere galdetzen diegu istorioren bat badakiten gaiari buruz… Historia hori liburuxka batean idatzita banatzen dugu urtero San Juanetan, Konpartsa ate­ratzen den egunean.
Kuriosoa izaten da ikustea, lantzen ditugun gai asko ahaztuta zeudela ematen zuela, eta Konpartsa ikusitakoan nola hasten den jendea gogoratzen eta istorioak kontatzen. Hor ateratzen da informazio asko.

Noiz hasten zarete prestatzen?

Urte osoko lana da. San Jua­nak pasata asan­blada egiten dugu: balo­razioa, hurrengo gaia auke­ratzea etab. Hortik aurrera has­ten gara historia biltzen eta prestatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!