Verseadoreak, payadoreak eta bertsolariak, Hernaniri kantuan.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 25a, 02:00

Amher elkarteak antolatuta, atzo mundu guztiko inprobisatzaileak izan ziren Hernanin. Uruguay, Argentina, Kanariar islak eta Hernaniko inprobisatzaile puntakoak emanaldi polita eskaini zuten Biterin, bertako aretoa ia betean zela. Atzoko egunak balio izan zien besteak beste, hango eta hemengo berri jakiteko, inprobisatzaileek elkar ezagutzeko, eta etorkizuneko elkarlanei buruz hitz egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!