Manolo Sagarna, Zipri Otxandorena eta Roberto Pacheco izan ziren atzo protagonista, Arkupetan, Musika Bandaren kontzertuan. Zipri Otxandorenak atzo eman zion zuzendari batuta Roberto Pachecori, eta egun berezi horretara gonbidatu zuten aurretik
20 urtetik gora zuzendari izan zen Manolo Sagarna ere. Musika Bandak oroigarria eman zion Otxandorenari, bederatzi urteotan egindako lana eskertu asmoz. Hiru zuzendariek zuzendu zituzten kanta bat edo beste, eta kontzertu bukaeran ondo merezitako txalo-zaparrada eskaini zieten entzuleek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!