Huartek irabazi du Berria Txapelketa, uste baino errazago

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 25a, 02:00

Huartek irabazi du Berria Txapelketa, Markinari hiru partiduak irabazita. Joan den igandean jokatu ziren hiru finalak Hernanin, eta uste baino errazago gailendu zi­ren nafarrak. Aurten bigarren aldiz irabazi dute Berria Txapelketa. Giro polita zen kiroldegiko frontoian, 200 ikusle inguru gerturatu baitziren bertara. Kadeteek hasiera ederra eman zioten, eta oso partidu borrokatua jokatu zuten, maila haundikoa. Emaitza ordea, 22-8, oso nafarren aldekoa izan zen. Jube­ni­le­tan, espero bezain erraz irabazi zuen Huartek, 22-11. Nagusien partiduan, ez zegoen ezer erabakitzeko, eta festetako partidua jokatu zuten, mugitua, eta ikusteko oso polita. Hor ere, nafarrak nagusi ordea, 22-15. Arduradunak pozik txapelketarekin, eta datorren urterako ere finala Hernanin egitea espero dute.

Miguel Soroa torneoan, finala galdu hernaniarrek
Partidu zailari oso ondo ekin zioten Arrietak eta Gorro­txate­gik (12-7 eta 16-11), baina Gorrotxategiri eskua mindu zitzaion, eta galdu egin zuten Miguel Soroa Torneo ezaguna, 22-18.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!