Txarangak eta Dj-ak, hainbat musikaren artean

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 25a, 02:00

Etxean geratzerik ez dau­kate gaur Hernaniko musi­ka­zaleenek. Abaniko oso-osoa daukate aukeratzeko, hasi txarangatik eta Disko jartzaileetaraino.

Ohian Vega eta disko festa
Betiola-Elizatxo txarangak ja­rriko du lehenengo nota, 11:00­e­tan; Betikoak-ek segiko dio 19:00etan, eta Incansable­se­k errematatu, 00:00etan. Fermin Va­len­cia kantau­torea 20:00etan ariko da Urbieta kalean, eta Patxi eta konpainia 22:30etan. Txosnetan Rock&Blues, Mo­lotoffen, 22:00­etan. Eta bu­katzeko, Atsegindegin, 23:00­etan, Disko Festa, Gaztea Irra­tia­rena, Ohian Vegarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!