Pailazo ezagunak dira Hernanin Hipo eta Tomax pailazoak. Atzo ikuskizun berria ekarri zuten, eta mediku lanetan aritu ziren, mantal zuria jantzita. Papo pupa ekitaldiarekin, Hernaniko umeei min edo pupu guztiak kendu zizkieten, mediku on-onak zirelako baino gehiago, parre eginarazi zielako. Jende asko inguratu zuten bi pailazoek atzo ere Atsegindegiko plazara.