San Joan bezperako erronda egin zen atzo, Ohitura Zaharrak abesbatzak antolatuta. Giro ederrean ibili ziren Kaxkoan zehar. San Joan bezperako koplak kantatu, bertsotan aritu... Trago batzuk edateko tartea ere hartu zuten. Eta hartu beharko, eztarria goxatzeko, altaboz gabe aritu behar izan baitzuten!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!