Urtero bezala, palankarien proba antolatu zuen Etxeberri elkarteak atzo, atletismo pistan. Bertan, Xabier Saratxaga izan zen hernaniarrik onena. Orokorrean, berriz, emakumezkoen artean, Atletico SS-ko Amaia Dublang-ek irabazi zuen 24,69 metroko jaurtiketarekin eta gizonezkoetan, Escorpio klubeko David Fuentesek, 39,40 metroko jaurtiketarekin. Beteranoetan, Fernando Dublang izan zen nagusi, 25,04 metroko jaurtiketarekin. Eguraldiak lagundu ez arren, partehartze haundia izan zen. Kirol modalitate hau oso berezia da eta esfortzu berezia egiten du Etxeberrik antolatzeko. Jakina denez, XVIIIgarren mendean Euskal Herri osoan jokatzen zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!