72 dantzari txikiek, jende ugari bildu zuten atzo Plazan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 24a, 02:00

Entsaioetan serio aritu direla argi utzi zuten atzo, Haurren aurreskuan parte hartu zuten 72 dantzariek. Ikuskizun ederra eskaini zuten eta urtero bezala, arrakastatsua izan zen. Herritar ugari bildu zen Plazan dantzari txikien abileziak ikustera. Aurreskua, atzeskua, desafioa, alpargata dantza, zortzikoa, arin-arina, fandangoa... denetarik dantzatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!