Goiz Eguzkiko kideek izan dute aurten jaiei hasiera emateko ohorea. 12:00etan puntu-puntuan hartu zuen hitza Paco Goya lehendakariak eta hernaniar eta atzerritarrei egun berezi hauek ondo pasatzea opa izan zien: «Bakean eta lagunartean, ondo pasa San Joanak! Gora San Joan! Gora Goiz Eguzki!». Suziriak bota eta goxokiak banatu ostean lehertu zen festa eta Musika Eskolako ikasleek girotu zituzten kaleak. Buruhaundiak ere, makina bat ipurdi berotu zituzten!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!