Paiadoreak, verseadoreak eta bertsolariak, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 24a, 02:00

Hernaniko eta munduko bertsolariak Hernanin izan­go dira gaur, AMHER elkar­teak antolatuta. Bapateko lau artista ariko dira jen­dearen gozamenerako: Jose Curbelo paiadorea, Uru­guay­koa; Marta Suint paiadorea, Argentinakoa; Yeray Ro­dri­guez-Quintana verseadorea, Kana­rie­ta­koa; eta Maialen Lujanbio bertsolaria, Herna­nin aur­kez­pen haundirik behar ez duena.

Musika eta guzti
Bat bateko bertsoak en­tzun­go dira gaur, momen­tuan inprobisatuak. Bai paia­do­reek eta bai versea­do­reek mu­sika eta guzti abestuko dute, laud eta gitarrarekin.
Marta Suint lehen ere izana da Euskal Herrian, eta besteek ere ezagutzen dute he­mengo bertsolaritza. Gaur, hangoa ezagutzeko aukera izango dute herna­nia­rrek.  

Itzulpenak, momentuan
Bat batean kantatu, eta bat batean itzuli egingo dute gaur Biterin. Felix Etxeberria hernaniarrak egingo ditu itzulpen lanak.
Aurkezpenak beste her­na­niar batek egingo ditu, Idoia Noblek, hain zuzen. 18:00etatik aurrera, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!