Dantza Sueltoko Txapelketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 24a, 02:00

Euskal Herriko dantzari abilenetakoak ikusteko auke­ra izango da gaur Pla­zan (eguraldi txarrarekin, Sandiusterrin). Urtero be­za­la, Dantza Sueltoko Txa­pelketa anto­la­tu du Herna­niko Kriski­tiña dantza taldeak, Udalarekin. 12 herritako bikoteak izango dira: Santurtzi, Portugalete, Leioa, Barakaldo, Azpeitia, Billabona, Lezo, Alegia, Amasa, Zizurkil, Oiartzun eta Lazkaotik etorriak. Arratsal­deko 18:00etan hasi­ko da txapelketa. Txistulari Bandako kideek jarriko dute musika eta epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako Dantza­rien Bil­tza­rreko kideek. Bikote txapeldunak egu­rrezko bi taila jasoko ditu, Gotzon Huegun artista hernaniarrak eginak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!