Ume eta danborrek jarriko dute martxa

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 24a, 02:00

Danbor hotsek girotuko dituzte gaur eguerdian ka­le­ak, haur danborrada izango baita 11:30etatik aurrera. Ur­te­ro bezala, Santa Barbara eta Etxe­berriko elkarteek an­tolatu dute. Hori horrela, San­ta Barbara, Etxeberri eta Hernaniko martxak entzun ahal izango dira Kaxkoko kaleetan. Haur guztiak San­ta Barbara elkartetik abiatu­ko dira eta elkartera itzuli au­rre­tik pa­sako dituzte Kale Na­gusia, Plaza, Kardaberaz kalea...
Gutxi gorabehera, ordu eta erdiko saioa eskainiko dute eta 10 bat abesti joko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!