«1977an Pleno berezia egin zen Udalean, Inazio Iruin alkate zela. Gai bakarra landu zen: ikurriña ofizialki gure ikur gisa onartzea. Hala onartu zen aho batez eta ordutik ikurriña udaletxeko balkoiean izan da. Plazan ere egon zen, eta orain berriz izango du bertan, merezi duen lekua». Halaxe azaldu zuen atzo Luis Intxauspe alkateak, ikurriña omentzeko ekitaldian. Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean salatu zuen, «lur arrotzetatik, inposizioz, behartuta» jarriko dutela. «Espainiar banderak ez du inoiz herri hau ordezkatu eta zigor mehatxupean ezarritako sinboloa da. Neurri honek hernaniarren borondatearekiko errespetu falta azaltzen du, eta askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena», gaineratu zuen. EH Bilduk deitutako ekitaldiarekin bat egin zuten 1977tik Hernanin izandako alkate ia denek, nahiz eta batzuk bertan egoteko aukerarik ez izan. Jendetza bildu zen Plazan eta ondoren manifestazioa egin zuten. Ikurriñak balkoietan jartzeko die ere egin zuten.