Egunez eta gauez, estilo askotako musika emanaldi eta saioak aukeran

Kronika - Erredakzioa 2013ko ekainaren 23a

Dianak, banden kontzertuak, bertsolariak, DJak, dantzaldiak... San Joanetako bost egunetan ordu, gustu eta adin guztietarako musika emanaldiak antolatu dituzte.

Festak musikarekin lotzen dituzte askok, eta ez da harritzekoa. Zeinek imagi­na­tu ditzake San Joanak mu­sika fondorik gabe? Goi­zez, eguerdian, arratsal­dean, gauean, ordu txiki­tan... ia 24 orduz izaten da musika emanaldi edo saio­ren bat Hernanin.

Diana, herria esnatzen
Eguna goizean goiz hasi edo bukatzen dutenentzat Dia­na ateratzen da lau egu­netan, San Joan egunean hasita. Aurreneko ema­naldia izaten da, goizeko 07:00ak aldera.

Banden urteko zita, San Joanetan
Musika eta Txistulari Ban­da­rentzat, San Joan egune­ko kontzertua urteko zita izaten da. Lehendabizi Txis­­­tu­lari Bandaren ema­naldia izaten da, Plazan 12:00etan; eta ondoren, Mu­sika Bandarena, 13:15­etan. Aurten gainera, Musika Bandaren kontzertua des­pe­dida kontzertua izango da Zipri Otxan­dore­na­ren­tzat. Bederatzi urte eta gero, testigua pasako dio Roberto Pachecori, zuzendari be­rriari. Biak ariko dira bihar zuzendari lanetan, eta ez bakarrik. Manolo Sagarna zuzendari ohia ere, bertan izango da. Hori bihar, baina gaur ere, Musika Bandak badu hitzordua. Ohi bezala, iluntzeko 20:30etan aterako dira, herrian barrena, San Joan martxaren doinuak zabaltzera.

Bertsolariak, estilo askotan
San Joanak bertsorik gabe, ez lirateke San Joanak. Aurten bertsolaritzaren fa­zeta bat baino gehiago ikusi eta entzun ahal izango dira, antolatu dituzten ekital­die­tan. Hasteko, San Joan erron­dan aterako dira gaur Ohitura Zaharrak abes­ba­tzako kideak; 17:15etan ge­ratu dira, kale buelta egi­teko. Saio bereziak gus­tuko dituztenek aldiz, bihar dute zita. AMHERek anto­latuta, bertsolari eta troba­doreak ariko dira, elkarre­kin, eta elkar zirikatuz; es­pekta­kulua 18:00etan, Bite­rin. Eta bukatzeko, bertsolaritza mo­­du tradizionalean bizi nahi dutenek, Plazako tau­lagainean izango dituzte punta puntako lau ber­tsolari: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Muñoa eta Agin Rezola. Gai jar­tzaile lanetan, Gorka Tolosa. Guztia asteaz­ke­nean, ekai­nak 26, Plazan, 19:30­etan.

Kontzertuak Urbieta kaleko eszenatokian
Kantuz eta Ozenki abes­batzek irekiko dute, kon­tzer­tu zikloa, Urbieta kalean. Gaur eskainiko dute, arra­tsaldeko 18:30etan. Bihar, iluntzeko 20:00etan, Kultu­raren arteko musika ema­naldia antolatu du AMHER­rek. Koadrila egunean, San Joanetako tradizioa bihurtu den Fermin Valenciak abes­tuko du, 20:00etan baita ere. Eta Urbieta kaleko esze­natokiko azken kontzertua Ai ene taldeak emango du, asteazkenean, 22:00etan; San Joan Konpartsak an­tolatuta.

Txarangak, gora eta behera
Txarangak izan ohi dira fes­tetan kaleak girotzeaz ar­du­ratzen direnak. Gauerdia pa­sata, 01:00ak aldera aterako da festetako aurrenekoa, Uru­mea txaranga. Koadrila egu­nean, Betiola-Elizatxo txa­ran­gak jarriko du martxa, goi­zeko 11:00etan. Eta arra­tsal­deko 19:00etan Betikoak txaranga aterako da kaleak girotzera. Ez da eguneko az­kena izango: Incansables txa­ranga 00:00etan aterako da. Asteazkenean Santa Barbara txarangak girotuko ditu ka­leak, goizean; eta gauer­dian, Nekaezinak txaranga aterako da. Festetako azken egunean ere, izango dira txaranga hotsak: 11:00etan Beti ega­rria­k ibiliko da kaleak giro­tzen; eta festak ixten, Incansables txaranga, urtero­ko legez.

Iluntzetik goizaldera musika, Tilosetan, Atsegindegin, Plaza Berrin...
Gaur, festetako aurreneko egunean, ohitura bihurtu den Gau elektronikoa an­tolatu dute Milagrosa pa­rean, Paket Flaten eskutik; 22:30etan hasita. Tilosetak edo txosna guneak ere musika erre­ferentzia izaten dira, San Joanetan. Molotoff Irra­tiaren txosnan, egunez egun, gaurtik ostegunera, hauek dira saioak: Gau beltza, Soul eta funky disko jartzaileak; Punk gaua, kontzertu sorpresa eta disko jartzaileak; Rock & Blues gaua eta kontzertu sorpresa; Duo do Porturen ema­naldia eta Tacumah Reggae banda; eta bu­ka­tzeko Irrati libre gaua. Bilgune Feministaren txos­nan, Karaokea antolatu dute bihar, 23:00etan. Eta ordu berean, asteazkenean, udako gaua, mozorro, mu­sika berezi eta sorpresekin. Egunero, olagarro eta tiro jolasa ere, izango dira. Tilosetako kioskoan, hiru dantzaldi izango dira aurten: gaur Trakets taldea; bihar Amboters, Rippes eta Temblores taldeak; eta etzi Gaubela taldea. San Joan egunean, Lisker taldeak kontzertu karroza es­kainiko du, 23:00etan, Pla­za Berrin. Eta 00:00etan, kalejira eta erromeria an­tolatu dituzte, dultzainero­ekin; Plaza Berrin bukatuko dute, Larrain Dantzarekin. Koadrila egunean, San Joan Konpartsak an­tolatuta Patxi eta konpainia taldeak kontzertua eskai­niko du; Urbieta kalean; 22:30etan. Eta gazte­txoenentzat, Gaz­tea irratiko Ohian Vegarekin Disko festa izango da 23:00etan, Atse­gindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!