Pottokak, pailazoak, barrakak... San Joanetarako dozenaka plan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

UME eta gazteak San Joanen parte izatea nahi dute an­tolatzaileek, eta aurten ere, ekitaldiak antolatu dituzte, egunero, beraiei bereziki zu­zenduak.
Gaur, festak eztanda egin aurretik, marrazten duten abilezia erakusteko aukera izango dute Urumeako Ma­rrazki Lehiaketan. 36ga­rren edizioa izango da eta Ti­losetan egingo dute, goize­ko 09:00etatik aurrera. Arra­tsaldean urte mor­doa di­tuen beste lehiaketa bat dute: Txantxangorrik anto­la­tzen duen karabina Ti­raldia. 45garren edizioa izan­go da aurtengoa, elkar­teko lorategian, 17:00etan.  

Gazteen Axeri Dantza, bihar
Ttarla Dantza taldeak anto­latuta, San Joanetan au­rrene­ko aldiz haur danbo­rrada antolatu dute. Bihar ariko dira maskuriak astin­tzen, goizeko 10:00etatik au­rrera, Kaxkoan gora eta behera. Ordubete lehenago, arrantza gogoko duten txikiek lehiaketa dute; 23ga­­rren edizioa izango da, Txantxangorrik antolatuta.
Santa Barbara eta Etxe­be­rri elkarteko txikienek ere, urtero izaten dute zita. Dan­bor hotsak eguerdiko 11:30­etatik aurrera zabal­duko dituzte, Kaxkoan ba­rrean.
Eta eguna bukatzeko ba­rre eta algararako tartea antolatu dute arratsaldean. Papo eta Pupa ikuskizuna es­kainiko dute Hipo eta Tomaxek, Atsegindegin.

Koadrila egunean, pottokak eta zezen txikiak
Haurrentzako parkea eta txutxu trena jarriko dituzte Atsegindegin 10:00etan ha­sita, Koadrila egunean. Eguer­­dian, erraldoi eta bu­ru­haundiak aterako dira, ingurukoen bizkarrak astin­tzera. Eta festak arratsal­dean izango du jarraipena. Barrerako gogoz direnen­tzat Kiko, Koko eta Moko egongo dira Atsegindegin, 16:30­etan, Katapun txispun fes­tarekin. Eta ordubete be­randuago, Latsunbeko kirol pistan, aurreneko pottoka eta zezen txikiak izango dira.

Baserriko jokoak, nobedade
Festetako azken aurreko egunean aurtengo San Joanetako beste nobedadee­tako bat: Baserriko jolasak. Kulki taldeak antolatuta, Atsegindegin izango dira, 11:00etan. Azken aurreko egunean ere, erraldoi eta buru­haundien txaranga aterako da, eguerdiko 12:0­0­etan. Eta arratsaldean, 17:00­etan, pottoka eta zezen txi­kiak toreatzeko aukera izango da Latsunben.

Bi ekitaldi, azken egunean
San Joanetako aurreneko egunean Urumeako lehia­ketan parte hartu zutenek zita dute azken egunean. Sari banaketa egingo baitute Biterin, goizeko 11:00etan. Eta festak agurtzeko, hau­rrentzako pottokak eta ze­zen txikiak izango dira ostegunean ere, 17:30etan, Latsunbeko kirol pistan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!