JAIA, alaitasuna, poza, ondo pasatzea eta parrandarako proposamenak dituzue hurrengo orrialdetan, 2013ko San Joan jaien egitarauan. Hernaniar guztiok aukerak baditugu bertan; bakoitzak berea topatzea da proposatzen dizugun ariketa.
Asteburuan indartsu hasi eta astegunetan lasaiago jarraitzeko egutegia dugu aurtengoa. Ingurutatik etorriko den jendearekin batera hasieran, eta hernaniarron artean, lasaiago disfrutatzeko parada azken egunetan. Dena den, hernaniar guztiak ez gara herrian izango egun hauetan eta gurekin ez direnak gogoratuz, oroituz eta nolabait jaien partaide eginez biziko ditugu jaiak.
Aipamen berezia egin nahi genioke (aurten ere bai) Jai Batzordeak egindako lanari. Jai ereduaren inguruko hausnarketa eta eztabaida prozesu bat egin genuen aurreko San Joanen ondoren: jaien hasiera, bukaera, omenduak... eta beste hainbat elementu aztertu eta aurtengorako proposamenak adostu genituen. Eta duela gutxi, jaien antolaketarekin bete-betean ari ginenean, diru kontuak aztertu eta diruak nola banatu eztabaidatu dugu; eta adostasuna lortu dugu. Baina aurrerantzean gai hau aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, bide bat egiteko dagoela baloratu dugulako. Egindako lanagatik eta azaldutako ardura eta konpromisoagatik Jai Batzordea osatzen dugun elkarte, talde eta pertsona guztiak zoriondu nahi genituzke. Elkarlanean bideak bere emaitzak eman dituelako eta ematen jarraituko duelakoan baikaude.
Azken gauza bat: bizi gure jaiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!