ILUNTZEKO 20:00etan dute zita Santa Barbarako danborjoleek, urteroko ritualari pasu emateko. Parte hartuko duten danborjoleek elkarrekin afalduko dute elkartean, eta jantzi eta gero, 23:00etan abiatuko dira, Kaxkoko kaleak girotzera.
27 barril eta 25 tanbor
Zifra antzekoa izaten da urtero: 55 danborjole inguru. Horietatik 27k barrila joko dute eta 25ek danborra. Eta guztietatik 3 berriak izango dira; aurten animatu dira aurreneko aldiz.
Bigarren urtez, Pablo Alonso ariko da zuzendari lanetan. Joan den urtean estreinatu zen, Miguel Angel Gorrotxategi ordezkatuz eta aurten segida emango dio, hasitako lanari. Gorrotxategi danborjole gisa aterako da, aurten.
12 abesti,
bi orduko ibilbidean
Ibilbidea urterokoa izango da. Santabarbara abestiak irekiko du bidea, elkarte parean. Handik, Kale Nagusia igo eta Plazarako bidea egingo dute. Kardaberazetik Zinkoeneara jaitsi; eta handik elkartera buelta. Gutxigorabehera 2 orduko buelta. 12 abesti joko dituzte, eta aurten nobedade gisa, Realaren himnoa; gainontzekoak: Hau dek hau, Bartali, Diana, Tatiago, Praskuarena, Katiuska, Gau bilera, Kalera kalera, Hernani eta El usar fiel.