Urbieta, dantzan ikasteko plaza bihurtuko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 24a, 02:00

Urbieta kalean dantza-plaza haundi bat presta­tu­ko dute gaur AMHER elkar­teko kideek. Jenny Perlaza kolonbiarra buru dutela, dantza ikastaroa emango dute bertan, musika latinoa gustoko dutenentzat. Me­ren­­gea, regetona eta abar erakutsiko dituzte bertan, eta ikuskizuna ere izango da, inguratu nahi duten guztientzat.
Jenny irakasleari lagun­tzen beste hiru kide ere izango dira, danborra eta bestelako musika joaz.

Denak gonbidatuta, gorputzak mugitzera
Hanka-joku liraina dute­nek, eta gogorxeagoak dire­nek ere bai... denek dute lekua gaurko dantza ikas­taroan. Arratsaldeko 20:00­etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!