Hernani sutan taldeak boxeo jaialdi ederra eskaini zuen atzo, azken urteetan bezala. Atzokoan ere, maila ezberdinetako boxeo borrokaldiekin gozatzeko aukera izan zen Kiroldegian eta zaletuek ez zuten hutsik egin urteroko zitara. Denera, 8 borrokaldi izan ziren eta tartean, Euskal Herriko Txapelketa mailakoa jokatu zuten Ana Isabel Sordo bizkaitarrak eta Itziar Lorea nafarrak. Bukatzeko, boxeo profesionalaren txanda izan zen: Iban Estebez urnietarra eta Gonzalo Vitoria bilbotarra izan ziren aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!