Ilargi beteak sorginduko ditu gaur, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Ohiko ibilbidea egingo du Akelarreak: 19:00etan aterako dira Paradoretik eta Plazan bukatuko dute, antzerkiarekin.

Urteko ekitaldirik sorgin­duena izan ohi da Akela­rrea: akerrak, sorginak, galtza­gorriak eta beste hainbat per­tsonai mitologi­koek har­tzen dituzte Her­naniko kaleak, San Joan suaren aurretik. Ehundaka herna­niarrek hartuko dute parte gaur ere, Akelarrearen 27garren edi­zioan. Paradoretik abia­tuko di­ra 19:00etan, eta Lizeaga au­zoa pasata, er­digune eta Kaxkoan barrena dan­tza­tuko di­tuzte, ohiko pau­suak; sor­gin oihuak ere, zabal­duko dituzte herrian barre­na.

Antzerkia, Plazan
Ibilbidea Plazan bukatzen du Akelarreak, eta han, antzerkia egiten dute, San Joan Sua piztu aurretik. Akelarrea 21:00ak aldera bukatuko da, baina sorgin gauak segida izango du San Joan egunera arte; aurten gainera, ilargi betearen laguntzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!