Ikuskizun ederra gaur, 72 dantzari txikiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

HAIN gurea, bertakoa den aurreskua dantzatuko dute gaur herriko txikienek, 17:00etan, Plazan. Bost eta hamabi urte bitarteko 36 bikotek hartuko dute, 72 dantzarik denera. Carlos Sanchizen esanetan, ume kopurua antzekoa izaten da urtero, pare bat bikote gora behera: «urte ba­tzuetan ge­hiago eta bes­tetan gutxiago, baina 35-40 bikote artean izaten di­tugu urtero».

Eguraldi txarrarekin komeriak, entsaiatzeko
Udaberria ohi baino ume­lagoa dijoa aurten eta en­tsaiatzeko garaian na­baritu dute. Gay Murreko zelaian entsaiatu ohi dute, baina euria medio, aurten estal­pea bilatu behar izan dute: «Gay Murreko arkupetan entsaiatu dugu, eta pentsa... ia 80 ume, dantza­tzeko lekurik gabe eta guraso eta senideak bertan, entsaioa ikusi nahian». Hilabete inguruan aritu dira entsaiatzean, astean hirutan; azkenekoz, oste­gunean. Sanchizen esa­ne­tan ondo joan dira en­tsaioa­k, pausuak ondo ika­si dituzte eta eguraldiak la­guntzen badu, ikuskizun ede­rra izango da.

Plazan lehendabizi, kaleetan barrena ondoren
Dantza emanaldia Pla­zan hasiko da: soka, au­rreskua, de­safioa, arkua, alpargata dantza, atzes­kua, zortzi­koa, arin arina, fandan­goa... ohiko emanaldia es­kai­niko dute. Ondoren, herrian barrena ibiliko dira dan­tzan; eta bukatu, ha­sitako leku berean egingo du­te, Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!