«Egurra hezea dago eta kosta egingo da sua egitea»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Roxario Pikabeak piztuko du sua Plazan, iluntzeko 21:30etan. Aparraindik ekarri dute aurten ere, egurra.

San Joan sua egiteko dena prest du Roxario Pikabea basozainak, zazpigarren urtez. Kamioi koxkor bat egur ekarri dute aurten Apa­rraindik eta azpitik ongarri pixka bat jartzea izango da trukoa, su ederra egiteko. Izan ere, udaberri hezea joan da aurtengoa eta egurrean nabari da: «euri asko egin du eta egurra heze-hezea dago, ez du lehortzeko astirik izan. Gasolinarik ezin dugu erabili sua egiteko eta ongarri pixka bat jarri beharko diogu azpitik, bus­tiari zeozer lehorra sar­tzeko. Lanak izango ditugu aurten, sua egiteko». Urteko gaurik luzeena da gaurkoa, sorginduena, eta suak, kolore berezia emango dio, iluntzeari. 21:30etan piztuko du Pikabeak San Joan sua, eta itzaltzeko agindua ere berak du, handik ordu erdi ingurura. Sua ikustera gerturatzen direnentzat gomendioak ere badira aurten: sutara ezer ez botatzea eta jarritako segurtasun eremua erres­petatzea.

Musika eta dantza
Kantaita eta aurreskua ere izango dira aurten suaren bueltan. Indarra hartu be­zain pronto ohiko abestiak kan­tatuko dizkiete Kan­tai­ta­ko kideek eta aurresku herrikoia ere, dantzatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!