Bost egun, ekitaldiz blai

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Iritsi dira, hasi dira urteko jai desiratuenak. Eguerdiko 12:00etako suziriak abia­raziko ditu San Joanak, bost eguneko festak. Goiz Eguzki elkarteko kideek jaso eta erretiratuko dute aurten bandera Uda­leko balkoitik, festei hasiera eta bukaera emanaz. 40 urte bete zituen elkarteak joan den urtean, eta egindako lana goraipatu eta eskertu nahi zaie, gaur­ko omenaldiarekin. Udaleko balkoitik herriko Plazara pasako da festa, su­ziria lehertu bezain pron­to. Goxokiak jaso, eta erral­doi eta bu­ruhaun­die­tatik ihesi ibiliko dira, gehienak. (Go­xo­kiak guztiek jateko mo­du­koak izango dira; baita aler­giaren bat dutenek ere). Her­na­ni­ko Txistulari Ban­dak San Joan Martxa joko du uda­letxe aurrean; ondoren, Musika Eskolako txistu, dultzaina, alboka, trikitixa eta akordeoi taldea, kalez kale ibiliko dira, aurreneko eguna girotzen.


Festa ia 24 orduz
San Joanetako egun guztiek dute ikutu berezia. Gaurkoa aurrenekoa izaten da eta San Joan Suak, Akelarreak... jar­tzen du xarma. Aurten gai­nera, urteko gaurik motzenak ilargi betearen la­gun­­tza izango du. Baina ho­rren aurretik, oraindik egun argiz, ohikoak izaten diren beste hainbat ekitaldi an­to­latu dituzte: 17:00etan he­rri­ko txikienek aurreskua dantzatuko dute, Plazan. Or­du berean, Miguel Olloren omenezko karabina txapel­ketako finala joka­tu­ko da, Txantxangorrin. 17:00­­­­etan baita ere, pelota par­ti­duak jokatuko dira Ki­rol­de­gian. Kirolekin jarraituz, or­dubetera, bola jokoa izan­go da Goiz Eguzkiko bola­to­kian. Iluntzera bitartean musi­ka izango da protago­nista. Errondakoek 17:15etan egin dute zita. Kantuz eta Ozen­ki abesbatzakoek kon­tzer­tua emango dute 19:00­etan Urbieta kalean. Eta 20:30­etan, Musika Bandak San Joan martxa joko du, herriko kaleetan. Gauean ere, musika izan­go da saltsa jarriko due­na. Gau beltza, gau elek­tro­nikoa eta Trakets taldea­ren kon­tzer­tuak dira, aur­ten­go pro­posamenak; eta kalean gora eta behera ibil­tzea gus­tuko duenak, Uru­mea txa­ran­garen atzean jarri bes­terik ez dute. Eta gauerdian, San Joan egunari pasua emanaz, San­ta Barbarako danbor hotsak entzungo dira, Kaxoan zehar.


Aurreneko Axeri Dantza, bihar
Egun bat lehenagotik, San Joan egunetik astinduko dituzte maskuriak, aurten. Bihar goizean izango da aurreneko Axeri Dantza, gazteena, Ttarla Dantza Tal­deak antolatuta. Heldue­nak, ohi bezala, 25etik 27ra izango dira, 19:00etan; az­ken egunean, mistoa. Sokamuturra ere, azken hiru egunetan izango da: Koadrila egunetik Baserri­ta­rren egunera; hiru ka­suetan, goizeko 07:30etatik aurrera. Preso eta iheslari politi­koen aldeko ekitaldia ere, gaur izango da, 20:00etan, Plazan.


Koadrila Egunean, brindisa
Egunez gehien bizi izaten den eguna, ekainaren 25a izaten da. Koadrila Eguna goizeko aurreneko ordutik bizi dutenak izaten dira, baina hasiera ofiziala, 13:00­etan izaten da, urte horre­tan aukeratutako koadrilak egiten duen brindisarekin. 2013an Edan eta lo koadrilak egingo du topa, plaza bete-bete dela.


Konpartsa, bertsolariak... Elkartasun Egunean
Azken aurreko eguna Elkar­tasun Eguna izaten da. Ekainaren 26an ber­tsosaioak marka­tuko du, goi mailako lau ber­tsolarirekin: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Muñoa eta Agin Re­zola. Plazan izango da, 19:30­etan.

Baserritarren eguna, azkena
Festetako azken eguna iza­ten da, baserritarrei dedi­katua. Idi proben erakus­taldiak eta herri kirolek jen­detza biltzen dute Plazan. Elur Txorik antolatu ohi ditu egun horretako ekitaldiak; aurten, idi proba 11:30etan eta herri kirolak, 12:30etan. Arratsaldean San Joan Konpartsaren irteerak mu­gituko du jendea, 18:30­etatik aurrera. Eta egu­na eta festak bukatzeko, Goiz Eguz­kiko kideak izango dira berriz, protagonista. Bande­ra gauerdian jaitsiko dute, datorren urteera arte, festak agurtuz.

UDALAREN OHAR ETA GOMENDIOAK
SOKAMUTURRA
Ekainaren 25, 26 eta 27­an sokamuturra egingo da goizeko 07:30etatik 09:00­etara. Ibilbi­dea izango da: Plaza, Kar­da­beraz kalea, Zapa ka­lea eta Ka­le Nagusia. Udalak eskatu du ibil­bidearen atariak barrutik giltzatuta egotea eta bizilagunak kalera ez ate­ratzea, ekitaldiak irau­­­ten duen bitartean. Ho­rrez gain, gogoratu na­hi dute 16 urtetik beherakoek ezin du­tela so­­ka­muturran parte hartu.
HONDAKIN BILKETA
Jaiak direla eta, ekainaren 27ra ar­te, Kaxko eta inguruan hondakin bil­ketako eguna al­datuko da. Hon­da­kinak egu­er­diko 12:30etatik 14:00­­­etara ate­ra beharko dira, eta or­du horretatik aurrera saihestu be­har da, edukiontziak kalean uz­tea.
BATZUK, LANEAN
Udaletik gogoratu nahi dute askok jaiak ahalik eta ondoen pasatzeko, beste ba­tzuk lana egiten dutela: udaltzainek, DYAkoek...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!