Dobera-Kronikako gosariekin ‘xuxpertu’ ziren atzo ordu txikitan zebiltzanak.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Dobera-Kronikak gosariak eman zituen atzo AEK txosnan eta gustora asko hartu zituzten hango jaki eta edari goxoak ordu txikitan zebiltzanek. 6 txorixo pintxo jan zituenik ere izan zen! Gaur ere izango da aukera parranda ostean tripa bete­tzeko, 05:00etatik 10:00etara. Aukeran izango dira: tortila, txorixo eta haragi egosi pintxoak, sagardoa, garagardoa, kafea, txokolate beroa, bizkotxoak, san blasak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!