Gerardo Plazaren oroimenez partidua jokatu zuten atzo Hernanik eta Grosek eta berdindu egin zuten. Zortzi, zortziren aurka aritu ziren eta guztiek tablak egin zituzten. Partida simultaneoak ere jokatu ziren Santi Gonzalez Euskadiko txapeldunaren aurka eta denak irabazi zituen bat ezik; tablak egin zituen. Nazioarteko maixu bat ere izan zen, Iñigo Argandoña. Hiru jokalariren kontra jokatuko zuen, bizkarrez. Tablak egin zituzten.
Bestalde, ostiralean umeen txanda izan zen eta txikien artean Etxahun Zerainek irabazi zuen. 4garren eta 5garren mailakoen artean, Aiheko Miner izan zen txapeldun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!