Gasteiztarrak nagusi mutiletan eta bilbotarrak nesketan, waterpoloan.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Ekainaren 15ean waterpoloko San Joan Saria jokatu zen Kiroldegiko igerilekuan. Bertan, Euskal Herritik etorritako hainbat taldek hartu zuten parte eta mutiletan, Gasteizeko Lautada taldea izan zen nagusi. Finala Donostiako Fortuna taldeari irabazi zioten. Hernaniarrak hirugarren postuan geratu ziren, Bilboko Maristas taldeari irabazita. Nesketan, berriz, Maristas taldeak irabazi zuen. Nesketan, zuzenean finalarekin gozatzeko aukera izan zen, Hernani eta Martistas talde Bilbotarraren artean. Partidua oso berdindua eta borrokatua izan zen, eta azkenean bizkaitarrak nagusitu ziren. Txapelketa guztian oso giro ona izan zen eta Kiroldegira gerturatutakoek waterpoloarekin gozatzeko aparteko aukera izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!