Maider Senperrek ekarri du txapela

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Hiru hernaniarrek Emakumea Pilotariko Trinkete Txapelketako finalak jokatu zituzten ostiralean eta Maider Senperrek lortu du txapela Her­na­nira ekartzea. Bigarren mailako finala jokatu zuen Etxegiarekin eta Gar­biñe Tijero amari eta Arriolari 30-16 nagusitu zitzaizkien. Partidu azkarra izan zen. Etxegia nagusitu zen aurrean eta hernaniar gazteak ere lan ona egin zuen. Lehenengo mailan berriz, Ariane Arrietak ezin izan zuen txapela lortu. Aburuzak eta berak 30-26 galdu zuten Aroze­na eta Garmendiaren aurka. Oso partidu borrokatua eta ederra izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!