Ereñotzuko pelotalekua erabiltzeko ordu eskaera egin behar da eta eskaera ostegunetik aurrera egin liteke, uztailaren 3ra bitarte. Auzo Udaleko bulegoan egin behar da eskaera, 08:00etatik 14:00etara. Frontoiaren ordutegia, datorren denboraldiari begira izango da: irailaren 1etik ekainaren 30era. Aurkezten direnen artean zozketa egingo da uztailaren 6an. Zozketan lehentasuna izango dute auzotarrek. Baldintzak: eskaera pertsona baten izenean egin behar da, gutxienez lau laguneko talde bat ordezkatuz; taldeko kide guztien izena eman behar da; kontu korronte zenbaki bat utzi beharko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!