Motorraren festa izango da gaur Ibaiondo poligonoan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak salgai izango dira ordubete lehenago, 12 eurotik gora.
Motorraren festa eta ikuskizuna izango da gaur ere Ibaiondo poligonoan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da ikuskizunarekin gozatzeko aukera: munduko todoterreno haundienak, ibilgailu desberdinekin akrobaziak, abioiaren turbinak dituen dragster amerikanoa, munduko gidaririk gazteena, kotxeak bi gurpiletan... 90 minutuko espektakulua. Sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai 12 eurotik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!