Gaur erabakiko da Berria Txapelketako aurtengo irabazlea zein den: Markina edo Huarte. Bi taldeek finala jokatuko dute gaur Hernaniko kiroldegian eta beraz, afizionatu mailako pelotaririk onenak ikusteko aukera izango dute Hernaniko pelotazaleek. Goizeko 11:00etan hasiko dira partiduak.
Kadete eta jubeniletan,
nafarrak faborito
Egungo bi bikote indartsuenetakoak izango dira aurrez aurre kadeteetan. Euskal Herriko txapeldunak dira Laso eta Martija nafarrak eta Arrizabalaga eta Urizar bizkaitarrak finalerdietara iritsi ziren Euskal Herrikoan.
Jubeniletan, Larunbe eta Sarasa nafarrak izan dira Euskal Herriko txapeldunak eta faborito dira gaur, Zubikarai eta Arrasateren aurrean.
Maila haundiko lau pelotari neurtuko dira seniorretan: Huarteko Yoldi eta Tabar, eta Markinako Beitia eta Kastillo.