San Joan jaien aitzakian, bezeroei eskerrak emateko asmoz, saskia zozketatu dute Arriatzu Barazkiak dendan. Barazkiak eta frutak dira, saskiko produktu nagusiak; eta osagarri, hainbat kutixi. Zozketa joan den larunbatean egin zuten eta zenbaki saritua 658a da. Irabazleak astebeteko epea du saskia jasotzeko; ez bada agertzen, zozketa berria egingo dute, larunbatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!