Berrikuntzekin dator aurten San Joanetako argazki lehiaketa. Aurten sei sari izango dira: egunean bat, eta azkeneko egunean bi, umeentzako saria ere izango baita azken egunean. Sei urte egin ditu aurten Hernaniko Kronikak antolatzen duen argazki lehiaketak, eta gero eta jende gehiago da argazkiak bidaltzen dituena.
Eguneko argazki bat
Partehartzaile bakoitzak egunero hartu dezake parte, baina eguneko argazki bat bidali ahal izango da. Bihartik aurrera bidali beharko dira argazkiak, ekainaren 27ra arte. Lehenengo saria ekainaren 24an emango da, eta azkenekoa ekainaren 28an. Kronikak argazki horiek erabili ahal izango ditu, beti ere, egilearen izena aipatuta.
Argazki digitalak bakarrik onartuko dira, eta emailez bidali behar dira: kronika@kronika.net helbidera. Norberaren izen-abizenak jarri behar dira, kontakturako email bat eta telefono bat, eta 14 urtetik azpikoen kasuan, baita adina ere.
14 urte baino gutxiago dituztenek egunero bidali ditzakete argazkiak, eta bost egunetako onenen artean bat aukeratuko da ekainaren 28an.
Sari ederrak
Sari ederrak izango dira: Adarragako hojaldrea zortzi lagunentzat, Akelenean eguneko bi menu, Josune Quintanillak gorputzerako diamante tratamendua eta Kistiñek gosari konpletoa, Kixkalek ardo ederrak, Balantxak kafetera, eta igerileku irekietarako 4 sarrera.