Zumitza taldeko kideak, gaur, Lekeition, Aritzalekun hirugarren egin eta gero

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

Lekeitioko sprint triatloia jokatuko da gaur, eta Hernaniko Zumitza taldeko kideak bertan izango dira. Joan den proba Aritzalekun izan zen, eta emaitzak, ederrak: erreleboetan, Zumitza taldeak hirugarren postuan bukatu zuen, Xabat Aizpiolea, Ines Arreitunandia eta Nagore Zubillagaren eskutik (1:29:53). Sprintean, Asier Ocon 59garren izan zen (1:20:17), eta Oier Ocon 150garrena (1:33:43). Iron Man Erdian, Lander Muñoak 59garren egin zuen (4:56:02), eta Edu Carrerak 65garren (5:00:11).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!