Hernaniko Udalak eta CD Hernani taldeak hitzarmena sinatu zuten ostegunean, Zubipe eta atletismo pistak erabiltzen segi ahal izateko. Hernaniko Udalak atletismo pista erabiltze segitzeko aukera eman dio CD Hernaniri 2015 urtera arte, eta Zubipe erabili ahal izatekoa, 2019 urtera arte.
Hitzarmenak biltzen ditu hainbat puntu eta baldintza. Horien artean, azpimarratu zuten genero berdintasuna kontuan hartzeko konpromisoa, besteak beste. (Hernaniko Kronikak aurrerago landuko du gai hau zabalago).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!