Kerejeta, Tolosa eta Tejedorrentzat, palako San Joan Saria.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 23a, 02:00

Eguraldia lagun, ekainaren 15ean jokatu ziren finalak CD Hernaniko pala sailak antolatzen duen San Joan Saria Txapelketan. Sailkapena honakoa izan zen: Benjaminetan, txapelduna Ane Kerejeta izan zen eta Intza Gorrotxategi bigarrena. Alebinetan, berriz, garailea Lierni Tolosa izan zen eta bigarrena Amaia Garcia. Infantiletan, Alaitz Tejedorrek jantzi zuen txapela eta txapeldunordea Eider Tolosa izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!