xake partida ikusgarriak ikusi ahal izango dira gaur, 11:00etatik aurrera, Plaza Berrin. Gerardo Plazaren oroimenezko torneoa jokatuko dute, eta aukera izango da partidetan parte hartzeko ere. Hain zuzen ere, Euskadiko Txapelduna, Santi Gonzalez, Hernanin izango da, eta hainbaten kontra batera jokatuko du, partida simultaneotan. Animatzen denak jokatu ahal izango du bere kontra. Hori baino lehenago, hala ere, Hernani eta Gros ariko dira elkarren kontra.
Bukatzeko, nazioarteko maixu batek, Iñigo Argandoñak, lau jokalariren kontra jokatuko du, bizkarrez, tablerorik ikusi gabe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!