hernaniko Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldean, kiroldegian, Hernaniko Udalak antolatuta. Bi partidu izango dira ikusgai, 16:00etatik aurrera.
3-4 postuetarako jokatuko dute, Mari Jose Mendiolak eta Arantxa Gorostegik, Idoia Tejedor eta Iratxe Tejedorren kontra. Finalean, Amaia Alkorta eta Edurne Osa ariko dira, Susi Elosegi eta Marta Muruaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!